ROL(RAE): “Papel que interpreta un actor”.
Rol-jokoan trama eta fikziozko egoerak sortzen dira, eta bertan parte hartzen duten pertsonaiak ere fikziozkoak dira. Antzezpen hori ez da antzezlan batean egiten dena bezain zehatza, hemen ez baitago gidoirik. Jokalari bakoitzak bere pertsonaiaren nortasuna zehazten du, eta traman zehar hainbat egoerari aurre egin eta nortasun horren arabera jokatuko du.
Rol-partida batek ez du aldez aurretik erabakitako gidoirik. Arau gutxi batzuk ezartzen dira, eta horiei jarraituta sortzen diren ekintza eta jokalarien antzezpenarekin istorioa osatzen joaten da.
Rol-jokoak oso entretenigarriak eta dibertigarriak dira; izan ere, joko hauetan herensugeekin borroka egin, espazio-ontziak gidatu, ezagutzen ez duguna esploratu eta milaka gauza gehiago egin daitezke. Muga zure irudimenak jartzen du.
|