Nor jolastu daiteke rol-ean?
Edozein jolastu daiteke. Baldintza bakarrak, irudimena eta ongi pasa nahi izatea dira.

Rol-ean, bakarrik jolastu al daiteke?
Ez, ezin da. Rol-a joko parte-hartzailea da; beraz, jolasteko gutxienez bi pertsona behar dira.

Jokalaria eta pertsonaia pertsona bera al dira?
Ez. Pertsonaiak burutzen dituen ekintza guztiak irudimenean baino ez daude, ez dira benetako munduan gertatzen.

Rol-jokoek indarkeria goraipatzen dute?
Nahiz eta rol-joko gehienetan borrokak izan, horiek irudimenezko antzezpenak baino ez dira.

Rol-jokoek portaera obsesiboak eragiten dituzte?
Rol-jokoan jolastea ez da beste hainbat zaletasunetan aritzea baino jarduera obsesiboagoa; izan ere, laguntza eta gizarteratze programetan oso erabiliak dira.

Rol-jokoek jendea kriminal bihurtzen dute?
Ez. Kriminal bat, kriminal bat da. Rol jokalaria beretzat eta inguruko pertsonentzat arriskurik ez duen jarduera osasungarri batean diharduen pertsona da. Hiltzaile batek bere ekintzak rol-joko baten bidez “zuritzeak” ez ditu gainerako rol jokalariak hiltzaile bihurtzen, futbol zale bat bortitza izateak gainerako zaleak bortitz egiten ez dituen neurri berean.

Zer da CRONOS ?
Gipuzkoako Rol Federazioa da. Federazioaren asmoa da rol, wargames eta simulazio jokoetan diharduten eta Gipuzkoan egoitza duten elkarte guztiak biltzea. Gure lanaren oinarria da zaletasun hau sustatzeko gertaera sozialak antolatzea; horretaz gain, elkarteei laguntza eskaintzen diegu lana koordinatu, informatu eta, ahal den neurrian, laguntzeko.
Federazioan informazio kanal etengabea eskaintzen dugu elkarte hauek antolatzen dituzten jardueren inguruan, baita garrantzi handiko kanpo-jardueren inguruan ere. Era berean, jarduera bateratuak gauzatu eta harremanak mantentzen ditugu Gipuzkoatik kanpoko federazio edo elkarteekin.

 
 
Castellano - © CRONOS